XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Subjektuak. Impeachment eta botere exekutiboa. Presidentea. Epaile federalak. Legebiltzarkideak

USCen egiten diren aipamenak kontuan hartuz, hauek izango dira impeachmentaren subjektu pasiboak sistema federalean: EEBBetako Presidentea, Presidenteordea, Epaile federalak 19. Epaile federalen kopurua 1990 urtean 752koa zen. Honela desglosatuak: 9 Auzitegi Goreneko Epaile, 168 Zirkuitu Epaile eta 575 Distritu edo Barruti Epaile. Gai honi buruz, vid., REHNQUIST/FITZPATRICK, Politics and Impeachment. Grand Inquests: The Historic Impeachments of Justice Samuel Chase and President Andrew Johnson, Suffolk University Law Review, 26. zbk., 1992., eta, azkenez, Kongresuak sortutako karguak okupatzen dituzten pertsonek edo zuzenean Presidenteak izendatutakoak/Civil Officers 20. Civil Officers, kontzeptuari buruz, vid., GERHARDT, M.J., The federal impeachment process. A constitutional and historical analysis, Princeton University Press, Princeton (N.J.) 1996, 75-81 bitarteko orr. Vid., ere, orokorrean subjektuei buruz, CARLASSARE, L., Responsabilità penale dell'Esecutivo e forma di governo. Limpeachment negli Stati Uniti, op. cit., 473-482 bitarteko orr.

Ondorengo orrialdeetan bakarrik Botere Exekutiboaz arduratuko gara, eta honen barnean bereziki Presidenteaz.

Exekutiboa osatzen duten kargu politiko eta gainontzeko funtzionarioek, zentsura arriskatuko dute haien jokaera okerra denean modu objektibo, iraunkor eta larri batean (ez da beharrezkoa portaera kriminal tipikoa izatea) 21. Vid., LABOVITZ, J.R., Presidential Impeachment, Yale University Press, New Haven (Conn.), 1978, 133 or. Aipatutako jokaera okerra, ingelesez wrong formulatzen dute. Vid., BLACK, CH.L. Jr., Impeachment. A handbook, op. cit., 37 or.

Historian zehar, bi Presidente izan dira EEBBetan impeachment saio objektu.

A. JOHNSON 1868an, bidegabeko erabakiak onartzeagatik, eta R. NIXON 1973an, justiziaren jarduera oztopatu eta zina hausteagatik, Watergate affairean 22. Lehenengo kasuaren inguruan, vid., DEWITT , D.M., The Impeachment and Trial of Andrew Johnson, 1903, birimpr., Russell ampamp; Russell, New York, 1967. Bigarrenari buruz, vid., AMERICAN CIVIL LlBERTIES UNION, Why President Richard Nixon Should Be Impeached, Public Affairs Press, Washington D.C. 1973. Baita, U.S. House. Impeachment of Richard M. Nixon, President of the United States. 93rd Cong., 2d sess. 1974. H. Rep. 93. 1305..

A. JOHNSONen kasuan, Senatuak, prozeduraren azken fasean, ez zituen -botu soil batengatik- zentsura oinarritzen zuten karguak onartu 23. Azken emaitza Senatuan hau dugu: 35 botu aldekoak eta 19 kontrakoak. Beharrezkoak ziren aldeko bi herenak, Presidentearen zentsura lortzeko, 36 botuk osatuko zuten. Prezedente arriskutsu bat sortzeko beldurra nabari agertu zen. Vid., zehazki, HINDS, Hind's Precedents of the House of Representatives of the United States, Washington 1907, 897-901 bitarteko orr. Baita, vid., CARLASSARE, L., Responsabilità penale dell'Esecutivo e forma di governo. Limpeachmenr negli Stati Uniti, op. cit., 534. or.

R. NIXONek dimisioaren bidea hautatu zuen impeachmenta hasi bezain pronto, prozedura etenaraziz.

Estrategia honen ondorioz, Parlamentuak ez zituen karguak gauzatu, ezta, noski, auzia erabaki.

Ondoren eta azkenez, G. FORD Presidente berriak (NIXONekin Presidenteordea izandakoa), USCek ematen dion grazia eskubidea egikarituz ezabatu egin zuen, etorkizunari begira, haren erantzukizun kriminala galdatzeko edozein posibilitate 24. Vid., LABOVITZ, J.R., Presidential Impeachment, op. cit., 94 or. Baita, USC, 2. art., 2. sekz., 1. zbk., El Presidente... estará facultado para conceder indultos tratándose de delitos contra los EEUU, excepto en los casos de acusación por responsabilidades oficiales/except in cases of impeachment....

Aipatu beharra dago gaur egun eman den EEBBetako Presidente baten aurka hirugarren zentsura saioa.

W.J. CLINTONi leporatu zaio, hasiera batean, izaera sexuala duen delitu bat, Arkansas estatuko Gobernadore izan zen bitartean burutua 25. William Jefferson Clinton v. Paula Corbin Jones kasuan, Presidenteak absoluzioa lortu zuen 1998ko apirilean emandako erresoluzio baten bitartez..

Honen ondorio nagusia zera izan da, zentsura prozedura oso bat jarraitu duela EEBBetako Parlamentuak Clinton Presidentearen aurka.

Aipatutako egoera honek sakonki eta larri oztopatu du Parlamentuari dagokion jatorrizko funtzioa, hau da, legeak egitea.

Eta urte beteko prozedura garatu ondoren, ekonomia aldetik benetan garestia eta zentzu guzietan kostu handikoa, Senatuak absoluzio adierazpen bat eman du 1999ko otsailan 26. Kongresuaren jarrera, nahiz eta errepublikanoa izan gehiengoa (Clinton Presidentea demokrata partiduaren burua dugu), zuhurra eta oso neurtua izan da, eta ez bakarrik kasu honetan. Enpirikoki frogatu daiteke azken urteotan izan den egoera edo posizio berdina impeachmentaren inguruan. Vid., GERHARDT, M.J., The federal impeachment process. A constitutional and historical analysis, op. cit., 55 eta ondorengo orr..

Orain arte esandakoaren emaitza interesgarriena hau da: Impeachment erakundearen historia osoan ez da inoiz EEBBetako Presidentearekiko zentsura eman, eta benetan kopuru txiki batean beste funtzionarioekiko, bereziki Epaile federalak.

Egoera kontuan hartuz, ez da harrigarria izango operatzaile juridikoen iritzia impeachmentari buruz (behintzat orain artekoa), hau da, erlikia historiko bat, prozedura astun eta, zentzu guzietan, neketsuegia dela 27. Vid., LABOVITZ, J.R., Presidential Impeachment, op. cit. Baita, vid., =mCc=ONNELL M. Reflections on the Senate's Role in the Judicial Impeachment Process and Proposals for Change, op. cit., 19 or. Azkenez, zenbait Senadoreren iritzia adieraziz, S. J. Res. 113, 100th Cong., 1st Sess. (1987)..

Bestalde, ez dago argi zein den irtenbiderik hoberena, edo zentsura ez erabili erabat baztertuz, edo prezendente edo aurrekari bat sortu eta eratortzen den ebaluaezinezko arriskua, ondorio politikoen ikuspegitik, jasan.